Prentsa Aretoa
2025/04/04
Vaquero eta Sagastizabal Cuerpo ministroarekin batzartu dira Trumpen muga-zergekin sortu den egoera ekonomikoa aztertzeko
Maribel Vaquerok gai horretaz galdegingo du Euskal Taldearen bozeramaile gisa Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran presidenteorde andreari planteatuko dion lehen galderan
Maribel Vaquero Euskal Taldeko bozeramailea eta talde jeltzaleak Madrilgo taldean ekonomia gaietarako duen erreferente Idoia Sagastizabal, gaur goizean batzartu dira Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa gaietarako ministro Carlos Cuerporekin. Ekonomia Ministerioaren egoitzan egin den topaketak ordu erdiko iraupena izan du. EAJ-PNVk defendatzen du EBko Estatu kideek ezin diotela euren kabuz eta bakarrik muga-zerga hauei aurre egin, eta adierazi dute lana egin beharko dela Europa batuagoa izateko eta modu bateratuan negoziatzeko. Edozein kasutan, euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritza buru delarik, urratsak eman dituzte dagoeneko Trumpen erabakiaren ondorioak arintzen saiatzeko.
Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok kontroleko lehen galdera egingo du, Kongresuko bozeramailetza hartu duenez geroztik, eta gai honi buruz galdetuko dio asteazkenean María Jesús Montero lehen presidenteorde eta Ogasun ministro andreari.
Ondoren jasotzen dugu, Maribel Vaquerok María Jesús Monterori egingo dion galdera:
Nola pentsatzen du zure Gobernuak Donald Trumpen muga-zergen politikek Europa osoan eragingo duten ondorio ekonomikoak saihestea?
Tokia eta eguna: Diputatuen Kongresuko Osokoa.
Asteazkena, apirilak 9, 9:00etatik aurrera.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/10/24
Kongresua
2025/10/22
Kongresua
2025/10/15
Kongresua
2025/10/08
Kongresua
2025/10/07
Berri ikusiagoak...
Kongresua
2025/03/31
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2025/07/08
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/10/16

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















