Prentsa Aretoa

2025/05/27

Europan euskara defendatu ez izana deitoratu dio Vaquerok PPri, eta bere konfiantza agertu du: "Auzi honek ez du atzera bueltarik"

Bozeramaile jeltzaleak ziurtatu du Euskal Taldeak lanean jarraituko duela “lehenago edo beranduago” euskara Europar Batasunean hizkuntza ofizial izatea lortzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok konfiantza agertu du euskararen ofizialtasunaz, eta esan du espero duela  laster euskara, katalanera eta galiziarra hizkuntza ofizialak izan daitezela Europar Batasunean. “Saiatzen jarraituko dugu. Europak gaur bertan euskara hizkuntza ofizialtzat onartzea nahi genuen, eta ez da hala izan, baina auzi honek ez dauka atzera bueltarik eta lehenago edo beranduago onartua izatea espero dugu”.

Kongresuan eman duen prentsaurrekoan eta Europar Batasunak gaur euskararen ofizialtasunaren inguruan egin behar zuen bozketa atzeratu egin dela jakinik, Vaquerok Behe Ganberan gertatutakoa ekarri du gogora, gerta daitekeenaren adibide gisa: “Ezinezko zirudien euskara Kongresuan entzutea, eta lortu egin dugu. Itxaropentsu nago, Europan ere berdin gerta dadin”.

Ildo beretik gaineratu duenez “gaur azalpenak eman behar dituena PP da, bere makineria guztia martxan jarri duelako gure hizkuntzaren kontra, euskararen kontra”, “Euskara Europako hizkuntza da, Europako hizkuntzarik zaharrena”, azaldu du, eta PPri aurpegiratu dio ofizialtasuna eragozten saiatu izana. “Ekinean jarraituko dugu posible egiteko, errealitate izan dadin”, amaitu du.

 

Gure Legebiltzar Taldea