Prentsa Aretoa

2025/06/11

Konpromiso eta zehaztasun handiagoak eskatu dizkio Vaquerok Sánchezi euskal industria sendotzeko eta Euskadin enplegua babesteko

Euskal Taldeko bozeramaileak Gobernuburuari erreklamatu dio aldaketak egin ditzala EAEren energia-ahalmenak finkatzeko, bai eta Bruselan irmo agertu dadila ere, Europako funtsak zentralizatzearen kontra

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maribel Vaquerok, Euskal Taldeak Kongresuan duen bozeramaileak, Pedro Sánchezi, Espainiako Gobernuko presidenteari, are konpromiso handiagoa exijitu dio euskal industriaren garapenarekin eta estatuko eskuduntzen markoan. “EAJri dagokionez, denbora daramagu proposamenak egiten, zerbait egin dezazuela eskatzen eta neurri zehatzak hartzeko premiari heltzea eskatzen, eta zure eskumen zuzeneko diren neurriez ari naiz, euskal industriak lehiakor izaten jarrai dezan. Enpresek etorkizuneko erronkei aurre egiteko izango duen gaitasunaren mende dauden pertsonen etorkizuna dugu jokoan”, esan du bozeramaileak Sánchezek Kongresuko bilkura aldi honetan egin den kontroleko bilkuran egin duen azken galdera hastean.

Vaquerok bi gauza erreklamatu dizkio presidenteari. Batetik, energiaren sektorearen araudia alda dezala, Euskal Taldeak Kongresuan planteatu dituen ekimenak albait arinen martxan jartzeko, bai eta “zehaztasun handiagoa” ere, dauzkan planen inguruan. “Euskadik industria bat dauka orain dauen energia gaitasuna baino handiagoa behar duena, egungo marko arautzaileak mugatuta baitago. %50eko igoera behar dugu gaurko ahalmenarekin alderatuta, eta hori zure Gobernuaren eskuetan dago, planifikatze denborak murriztuz eta sare elektrikoetan inbertitzen denaren mugak igoz”. Horrek guztiak helburu argi bat dauka: “Jokoan ditugu 117 enpresa eta 75.000 lanpostu”.

Bestetik, presidenteari eskatu dio Europar Batasunean defenda dezala Batasunaren aurrekontuak lurraldeka banatzea. “Europan ez zaitugu ikusi hurrengo funtsak zentralizatzearen aurka agertzen, funtsak martxan jartzeko gaitasuna duten lurraldeek, Euskadi hauen artean, funts horiek kudea ditzaten. Kontuan izan ezazu hori aste honetako Europako Kontseiluan zure homologoekin hitz egiterakoan”, aurpegiratu dio Vaquerok, ondorengoa esan aurretik “Europako funtsak zentralizatzea hutsegitea da, proposamen ezin okerragoa Next funtsekin dugun esperientzia eta Europar Batzordeak Berreskuratze Planaren betetze plan mugatuaren inguruan egin duen ohartarazpena kontuan hartuz”.

Gure Legebiltzar Taldea