Alderdi Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/06/24

Euskal Taldeak 1976ko Gasteizko sarraskiaren eta 1978ko Sanferminen inguruko dokumentuak desklasifikatzea eta memoria berreskuratzea aldarrikatzen du

EAJk aldaketa bat aurkeztu dio EH Bilduren Legez Besteko Proposamenari, 1978ko Sanferminetako gertakariei buruzko memoria historikoa berreskuratzeari buruzkoa, Gasteizko sarraskia barne har dezan.

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak 1976ko Gasteizko sarraskiaren eta 1978ko Sanferminen inguruko dokumentuak desklasifikatzea eta memoria berreskuratzea aldarrikatzen du

ARGAZKIA JAITSI

"Lotura historikoa, lurraldekoa eta egiletzakoa dago Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren eta Germán Rodríguez hil zuten 1978ko Sanferminetako gertakarien artean, polizia armatuaren esku egon zen trantsizioko handienetako bat izan baitzen", azaldu du Mikel Legarda diputatu jeltzaleak, eta, beste behin ere, Gobernuak eta Estatuko Administrazio Orokorrak bi gertaera historiko horiei buruz dituzten dokumentuak desklasifikatzea aldarrikatu du, astearte honetan Kongresuan egindako osoko bilkuran. "Zer gertatu zen jakin behar dugu, nork agindu zituen ekintzak eta biktimei aitorpena eta erreparazioa eman behar diegu", gaineratu du.

Kongresuko Euskal Taldeak zuzenketa bat aurkeztu du EH Bilduk aurkeztutako Legez besteko Proposamenaren 8. puntua aldatzeko. Proposamen hori 1978ko Sanferminetako gertaerei buruzko memoria historikoa berreskuratzeari buruzkoa da, eta honela dio: "1968ko Sekretu Ofizialen Legearekin amaituko den tramitazioa bultzatzea, gardentasunean oinarritutako esparru juridiko berri baterantz aurrera eginez, eta, nolanahi ere, dokumentazioa desklasifikatzea, 78ko Sanferminetan eta 1976ko martxoaren 3an Gasteizen, Estatuko egituren esku, gertatutakoei buruzko egia argitzeko eta ezagutzeko". 

Bi gertakarien batasuna lotura historikoagatik eta egiletzagatik justifikatzen da, eta Legez besteko Proposamena datorren ostegunean bozkatuko da Kongresuko osoko bilkuran.

Legardak gogora ekarri du 1978ko uda hartan Iruñeko zezen-plazan "poliziak izandako neurriz kanpoko jarduera"; 20.000 pertsona inguru zeuden, eta "gomazko 5.000 pilota inguru erabili ziren, eta ehunka zauritu suertatu ziren, hoien artean, German Rodriguezekin erahila izan zen". 

Diputatu jeltzaleak adierazi duenez, "1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskia ez zen ikertu, ezta epaitu ere", eta "poliziak gas negar-eragileak jaurti zituen eliza baten barruan. 42 zauritu eta 5 hildako suertatuz".

Joan den otsailaren 27an, Euskal Taldeak Behe Ganberan Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko Lege Proposamen bat onartzea lortu zuen, eta Espainiako Gobernuak aldaketa hori legegintzaldi hau amaitu baino lehen egiteko konpromisoa hartu zuen.

Gure Legebiltzar Taldea