Alderdi Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/09/16

Ustelkeria prebenitzeko Bulego bat sortzeko izapidea babestu du Euskal Taldeak, baina modifikazio “sakonak” egitea eskatu du

Mikel Legarda diputatu jeltzaleak gogora ekarri du ekimen hori 2024ko apirilean erregistratu zela eta ez duela aintzat hartzen aurtengo udan Gobernuak ustelkeriari aurre egiteko aurkeztu zuen Estatu Plana, Sumar izan delarik, gobernu horretako kideetako bat, Lege Proposamena aurkeztu duena

rss Ezagutzera eman
Ustelkeria prebenitzeko Bulego bat sortzeko izapidea babestu du Euskal Taldeak, baina modifikazio “sakonak” egitea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

“Ekimen hori aintzat hartzearen alde bozkatuko dugu, baina ohartarazi nahi dugu planteatuta dagoen termino formaletan jarraitzen badu eta aldaketa sakona egin ezik, ez duela talde honen babesik eta aldeko botorik jasoko”, adierazi du Mikel Legarda Euskal Taldeko diputatuak, Sumarrek ustelkeria prebenitzeko Bulegoa sortzeko proposatu duen Lege Proposamenaren inguruko eztabaidan.

Diputatu jeltzaleak bi arrazoi nagusi aurkeztu ditu aldaketak egitea eskatzeko. Batetik, azaldu du ekimen hau 2024ko apirilean aurkeztu zela, duela urte eta erdi, alegia, eta ez duela kontuan hartzen Pedro Sánchezek iragan uztailean Kongresuan ustelkeriaren kontra aurkeztu zuen estatu plana. Hala gogoratu du Legardak Lege Proposamena sustatu duen taldea Estatuko Gobernuko kidea dela. Planean jasotzen diren 15 neurrien artean “ jasotzen zen Garbitasun publiko eta independenterako Agentzia publikoa abian jartzea, bai eta praktika ustelak prebenitzeko, gainbegiratzeko eta jazartzeko (…). Esan egin zitzaigun plana ELGAren eskutik egin zela, GRECOren eta legebiltzar taldeen proposamenekin. Horien artean Gobernuarenak egon behar zirela ulertu genuen eta orain ez da horren argi utzi”.

Plana aurkeztu den bezala, azaldu du diputatu jeltzaleak “suposatu egin beharko litzateke, gutxienez,  organismoen eta beren eginkizunen mapeoa egitea, ustelkeriaren kontra egiteko sistema publikoa razionalizatzeko prozesua garatzera begira”,  
bai eta “lege erreforma sakona eta egiturazkoa Gardentasunari, goi-kargudunei, sektore publikoko kontratuei, ustelkeria kasuen informatzaileak babesteari edo orain izapidetzen ari den lobbyen legeari eragingo liekeena”. “Horrelakorik ez da egin aurkeztutako ekimen honi proposatzen dion bulegoaren aurretik”, kritikatu du Legardak.

Bigarrenik, "bulegoaren eginkizun gehiegi” esleitzen zaizkiola kritikatu du, autonomien eskumenekin alderatuz.

 

Gure Legebiltzar Taldea