Berriak
BERRIA
2012/03/08
EAJ-PNVren adierazpena Emakumeen Nazioarteko Egunean
Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz, EAJ-PNV-ek zera adierazi nahi du: Gizarte berdintzailea nahi dugu, non emakume eta gizonak baldintza beretan ikusiak eta baloratuak izango garen, famili esparruan zein arlo sozialean, politikan, lanean eta erlijioan. Emakume eta gizonen arteko parte hartze orekatua exijitzen dugu, jardun profesionalaren garapenean eta famili bizitzan. Hau benetan lortu ahal izateko, zerbitzuak eta baliabideak eskatzen ditugu, bizitza pertsonala, familia eta lana ondo uztartzerik izan dezagun.
BERRIA
2012/03/07
EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak lortu du Kongresuak Ugao Miraballesen AP-68aren zarata murrizteko neurriak hartzea
Arantza Tapia Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak Legebiltzar Talde Popularrarekin zuzenketa transakzionalaren inguruko akordioa adostu du, Diputatuen Kongresuan Ez Legezko Proposamena onartzerik izan dadin. Honen bidez, Gobernuari eskatzen zaio “zarata mapen bigarren fasearen eta jarduera planaren betepena” zaintzea, eta AP-68 a kudeatzen duen enpresak Bizkaiko Ugao Miraballes udalerriko bizilagunek pairatzen duten zarata murrizteko neurriak jartzea.
BERRIA
2012/03/07
Esteban: “+Guernica+ ekartzea Gernikako biktimak sarraskiaren 75. urteurrenean omentzea suposatuko luke”
Aitor Esteban Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak berriz erre aldarrikatu du Picassoren “Guernica” lana Euskadira behin betiko ekartzea, edo gutxienez bertan aldi batean erakusteko leku aldatzea. Estebanek arrazoitu duenez, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena ospatzen den urte honetan, Euskadin koadroa erakutsi ahal izatea litzateke “sarraski hartako biktimei” dedikatutako omenaldi bikaina.
BERRIA
2012/03/02
Azpiazu: “Rajoyren murrizketak onartezinak izango dira ikuspuntu politiko zein sozialetik ”
Pedro Azpiazuren ustetan Mariano Rajoyri “ez zaio %4,4ko defizitarekiko kontuak egitea baino beste erremediorik geratuko, Europak helburu hori beheratzea baimendu arte”. Honek suposatuko du “politika eta sozialki onartezinak izango diren murrizketak egitea” iragarri du Pedro Azpiazuk.
BERRIA
2012/03/01
Erkorekak ETAren disoluzioaren inguruko irmotasun handiagoa eskatu dio ezker abertzaleari
Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailearen ustetan, euskal gizarteak Ezker Abertzaleari eskatzen dio ETAren disoluzioa eskatzeko agerpen argiagoa eta irmoagoa, Iñaki Antiguedadek eginiko adierazpenetan “aukera taktikoa antzeman daitekeen bitartean”.
BERRIA
2012/02/24
Erkorekaren ustetan Marlaska ez da “profilik inpartzial eta independenteena”
Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak aditzera eman duenez Fernando Grande-Marlaskaren profila ez da Entzutegi Nazionaleko Zigor gaietarako Sala zuzentzeko izan daitekeen “inpartzial eta objektibo eta independenteena”. Bere ustetan, bere “ibilbidea” kontuan hartzen bada, Sala oso “beligerantea eta bereziki ziztatzailea izango da jorratuko dituen gaietan” .
BERRIA
2012/02/22
Aitor Esteban: “Kongresuak bakea sustatu behar du, aldi berria ireki dela eta jokamoldeek aldatu beharra dutela jakinik”
Aitor Esteban Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak Ganberako eztabaidan defendatu du EAJ taldeak, Popularren Legebiltzar Taldeak eta Legebiltzar Talde Sozialistak adostutako zuzenketa. Bertan biltzen dira bakea eraikitzeko landu behar diren ideia nagusi biak; alde batetik aldi berria hasten dela aitortzea, eta bestetik ETAren disoluzioa eta biktimen ordaina.
BERRIA
2012/02/21
Erkorekaren esanetan “egokia eta orekatua” da ETAren amaieraren kudeatze politikoaren gaineko testua
Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak “egoki eta orekatutzat” jo du ETAren amaieraren kudeatze politikoaren inguruko testua, eta parlamentuaren gehiengoaren babesa jasotzea nahiko lukeela adierazi du.
BERRIA
2012/02/16
EAJ Finantza arloko Erreforman abstenitu da, De Guindosen aldetik eskumen autonomikoak errespetatzeko konpromisoa lortu ostean
Euzko Abertzaleak taldea abstenitu egin da Finantza Sektorearen saneamendurako Erret Lege Dekretua berresteko bozketan, Luis De Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroaren aldetik Euskadiko Autonomi Erkidegoak fundazio arloan dituen eskumenak errespetatzeko konpromiso publikoa lortu ondoren.
BERRIA
2012/02/15
Erkorekak Rajoyri: “Premiazkoa da alokairu sistema berria, espainiar untzigintza sektorearen desagerpena ekiditeko”
Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileari, Mariano Rajoy Gobernu buruari iragarri dio espainiar untzigintza sektoreak bizi duen egoera ekonomiko latza. “Iragan urteko erdialdetik hona espainiar untzigintza sektorea ZIUn dago” iragarri du. “Oso ahulduta zegoen jada, Asiatik datorkion lehiagatik baina iazko erdialdetik hona azken zartada jaso du” tax lease izenekoa, Espainiar Estatuan itsasontziak eraikitzeko egon den alokairu finantzarioa bertan behera utzi izanagatik.
BERRIA
2012/02/15
Euzko Abertzaleak taldeak lortu du Kongresuak Gobernuari GGEEen defentsarako neurri zehatzak eskatzea
Aitor Esteban Euzko Abertzaleak taldeko diputatua pozik agertu da Legebiltzar Talde Popularrarekin lortu den akordioaren bidez Ez Legezko Proposamena birformulatzea adostu delako “helburua izan da Gobernuaren aldetik giza eskubideen defentsaren aldeko konpromisoa lortzea”.
BERRIA
2012/02/14
Olabarriak Divarri eskatu dio “hiritarrek justizian duten fedea betiko hondatzea” ekiditea
Emilio Olabarria Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak Carlos Dívar Botere Judizialaren Kontseilu nagusiko presidenteari eskatu dio “ahalegina egin dezala” eta “Hiritarrek Justizia Administrazioan duten fedea betiko hondatzea” ekidin dezala.