Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/10/03

EAJ-PNVk Espainiar Gobernuari Bilboko Espalazio bidezko Neutroi Zentroaren aldeko konpromisoa berreskuratzeko eskatu dio

EAJ-PNV kezkatuta dago Bilboko Espalazio bidezko Neutroi Zentroa egiteko egitasmoaren inguruan zabaltzen den etorkizun ziurgabeagatik. Estatuko Aurrekontu Orokorretan ez dago 2013 urterako izendun partidarik eta horrek zalantzan jartzen du aurreko planifikazio osoa, eta ESS Bilbo kokatzen du irtenbiderik gabeko zuloan.

rss Ezagutzera eman

2013ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak tramitatzeko orduan, estatuaren aldetik konpromisorik eza egiaztatzen baldin bada, ESS zentro honek izaera autonomoa izan dezan, EAJ-PNVk Espainiar Gobernuarekin hitzartu zen konbenioa apurtzea proposatzen du, Euskal Erakundeek egitasmoa garatzeko aukera izan dezaten, bere funtzionamendu autonomoa zainduz, beti nazioarteko proiekzioan eta Lund zentroarekin eta nazioarte esparruko gainerako partikula azeleragailuekin lankidetza bilatuz.

Espainiar Gobernuak 2013ko Aurrekontu Orokorrak tramitatzeko orduan du aukera, bere jarrera zuzentzeko eta ESS-Bilbaorekin konpromisoa berreskuratzeko, dagozkion partidak sartuz. EAJ-PNVk aurreko aurrekontuetan egin izan duen moduan, tramitazio horretan lan egingo du, Espainiar Gobernuak apustua berreskura dezan eta egitasmoari eman diezaion eraikitzea eta martxan jartzea ahalbidetuko duen beharrezko finantzaketa

Espainiar Gobernuak egitasmoa finantzatzeko konpromisoak bete ez izanak eta Lopezen Gobernuaren aldetik ikusten den zorroztasun eta irmotasun faltak ESS egitasmoa linbo batean kokatzen dute, eta zalantzan jartzen dute Bilbon kokatzekoa den egitasmo autonomoa martxan jartzeko aukera.

Estatuko Aurrekontu Orokorretan finantzaketarik aurreikusi ez izanak suposatzen du 2009 urtetik hona Lopezen Gobernuaren eta Espainiar Gobernuaren aldetik nozitu duen utzikeria eta jarraipen eskas eta ezerezaren azken zartakoa. 2005 urtean apustu irmo gisa sortu zena, 2009 urtetik aurrera ahultzen hasi zen Isabel Celaáren eta Cristina Garmendia orduko ministroaren ekimen faltagatik .

EAJ-PNVk egitasmoan du bere uste osoa, eta horren aldeko apustu egiten jarraituko du, funtzionamenduan unitate autonomoa izan dadin eta nazioarte mailan zentro lehiakorra izan dadin, eta zientziaren industriaren esparruan lan egiten duten enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.

Gure Legebiltzar Taldea