" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/02/20

Erkorekak ETAri eskatu dio "elkarrizketarako deiekin" kontsekuentea izan dadin eta bortxakeriaren amaiera erabaki dezan

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJren bozeramaileak ETAri eskatu dio "elkarrizketa eta negoziaketarako egiten dituen dei horiekin kontsekuentea izan dadin" eta bortxakeriaren amaiera erabaki dezan "hori izango baita koherente izaten hasteko era eta adierazten duten bidean lanean hasteko modua".

rss Ezagutzera eman
Hitz horiekin jardun du ordezkari jeltzaleak RNEri eskainitako   elkarrizketan eta ETAk plazaratutako komunikatuari erantzuteko. Erkorekak horretan ere "baikorrak izan daitezkeen elementuak" daudela aitortu du elkarrizketarako deia, urratsak emateko beharra eta euskal gizartearen erabakiarekiko borondatearen aipamenetan. Dena dela, azpimarratu duenez erakunde armatuak "kontsekuentea izan beharko luke elkarrizketa eta negoziaketarako dei horiekin".
Gure Legebiltzar Taldea