Prentsa Aretoa
2006/02/20
Olabarriak PSOEri eskatu dio "hauteskunde aginduak" bete ditzan erretiro aurreratuetan jubilazioak 65 urte betetzean eguneratzeko
Emilio Olabarria Diputatuen Kongresuan EAJren diputatuak PSOE alderdiari eskatu dio "hauteskunde aginduak bete ditzan eta Aseguru Sozialaren Lege Orokorra aldatzeari ekin diezaion, aurre jubilatuek 65urte betetzean bestelako jubilatuen pareko pentsioa jasotzeko aukera izan dezaten".
Olabarriak adierazpen hauek egin ditu gaurkoan Sabin Etxean eskaini den prentsa aurrekoan. Bihar bertan eztabaidatuko da Diputatuen Kongresuan Eusko Legebiltzar Taldeak erretiro aurreratuak 65 urterekin eguneratzeko ez legezko proposamena.
Olabarriaren ondoan Gema Gonzalez de Txabarri eusko legebiltzarkidea eta Iñaki Vicente Erretiro Aurreratu eta Pentsiodunen Elkarteen Euskal Federazioaren lehendakaria izan dira. Azken honek salatu egin du aurrez jubilatutako 485.000 langilerekin gertatzen ari den bidegabekeria (50.000 Euskadin) eta hauek jubilazioaren %60a edo%65a baino ez dute jasotzen.
Ez legezko proposamenean 1/1994 Aseguru Sozialaren Lege Orokorra aldatzea eskatzen da eta, horrela, 65 urte betetzean, erretiro aurreratua izan duen pertsonak bere jubilazioa eguneratua izango luke bere maila profesionaleko langileek jubilatzeko unean jasotzen dutenarekin parekatuz.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10