Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/02/27

Olabarriak Trantsizio garaiko biktimak onartzea eta indemnizatzea eskatu dio Estatuko Gobernuari

Emilio Olabarria diputatuak Estatuko Gobernuari eskatu dio Espainiar Trantsizio garaiko biktimak onar ditzan eta haientzako indemnizazioak presta ditzan. Hauen artean daude 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izan ziren gertakarietako biktimak; han, bost langile hil ziren langileen arteko batzar batean.

rss Ezagutzera eman
Olabarriak prentsa aurrekoa eskaini du gaur Gasteizen  Arabako beste buruzagi jeltzaleekin batera, Diputatuen Kongresuan aurkeztuko duen "askatasunen aldeko borrokaren eta trantsizio garaiko" biktimentzako  solidariotasun eta onarpen Ez Legezko proposamenaren  berri emateko.
 
Onartzea eta indemnizatzea eskatzeko ere aurkeztu da 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izan ziren gertakari tragikoen gaineko beste Ez Legezko Proposamena. Hau Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko dute EAJ, EA eta EB taldeek.
 
Ekimenean, jeltzaleek gogoratu nahi izan dute hainbat ekimen eztabaidatu direla gogorapen historikoa berreskuratzeko eta Guda Zibileko, Francoren garaiko eta  trantsizio garaiko biktimei nolabaiteko onarpena eta indemnizazioa emateko. Eta, EAJren taldeak eginiko galderari erantzuteko Jose Luis Rodriguez Zapaterok orain hasiko den bilkura aldia ezarri zuen.
Gure Legebiltzar Taldea