Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/03/07

Olabarriak Gallizoren agerpena eskatu du Angulo eta Sáinzen heriotzen inguruabarrak azal ditzan

 
Emilio Olabarria diputatuak Mercedes Gallizo Espetxeetako Zuzendari Nagusia Kongresuan agertzea eskatu du, Igor Angulo eta Roberto Sáinz ETAkide eta presoen heriotzen inguruabarren gaineko azalpenak eman ditzan.

rss Ezagutzera eman
Anguloren kasuan, Cuenca-ko presondegian hil zela, Olabarriak jakin nahi du "buru hilketei aurrea hartzeko protokoloak ezarritako neurririk hartu ote den".
 
Olabarriak jakin nahi du ere "bere jarreran edo bere izaeraren ezaugarrietan bere bizitzarako   arriskurik zegoela erakusten edo frogatzen zuen zantzurik sumatu ote zen".
 
Diputatu jeltzaleak Gallizo agertzea eskatu du baita, Roberto Sáinz Olmos Aranjuezgo kartzelako  prebentziozko presoaren heriotzaren inguruabarrak azal ditzan.
Gure Legebiltzar Taldea