Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/03/10

Olabarriak Gallizoren agerpena eskatu du Nanclareseko zazpigarren presoaren heriotza azaltzeko

Emilio Olabarria Kongresuko Euskal Taldearen diputatuak Mercedes Gallizo Presondegietako Erakunde zuzendariaren agerpena eskatu du Nanclareseko presoaren heriotzaren inguruabarrak azal ditzan.

rss Ezagutzera eman
Olabarriak gogoratu duenez "2005. urtetik hona, presondegi honetan ematen den zazpigarren suizidioa da hau, beraz, argi eta garbi suma daiteke kartzela honek ez dituela betetzen Konstituzioak bere 25. artikuluan ezartzen dituen presoekiko gutxieneko zereginak".
 
Diputatu jeltzalearen ustez "Nanclareseko presondegiak ez ditu presoekiko izan beharko lituzkeen beharrezko zaintze eta tutoretza baldintzak betetzen. Era berean, presoekiko kaltegarriak diren ekintzak eta suizidioak nagusi diren tokian, onartu diren salbuespenezko neurriak ez dituzte itxaro ziren ondorioak lortu. Hori dela eta, presondegi honek berehalako itxierari buruz hausnartu beharko luke".
Gure Legebiltzar Taldea