Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/03/21

Olabarria: "EAJrentzat EArekin koalizioan joatea estrategikoa da"

"Euzko Alderdi Jeltzalearentzat EArekin koalizioan joatea apustu estrategikoa da, orain, EArentzat ere horrela izatea behar dugu". Adierazpen hauek Emilio Olabarria diputatuak Radio Euskadin izan duen elkarrizketan egin ditu. Parlamentario abertzalearen ustez bake prozesuaz hitz egitea, ETAk eta Gobernuak inolako keinu edo imintziorik egiten ez dutenean, "eskizofrenia politikoa" da.

rss Ezagutzera eman
Olabarria:

ARGAZKIA JAITSI

Langraizko kartzela
 
Olabarriak elkarrizketan azaldu duenez baita, asteon eskatuko dio Espetxeetako zuzendari Mercedes Gallizori ahalik eta arinen itxi dezala Langraizko kartzela. Haren ustez, ez Gallizok ez José Antonio Alonso Barne Ministroak ez dute espetxe hori ixteko interes handirik erakusten. Itxiera horri dagokienez, Arabako herri horretako bolborategi zaharrean beste kartzela bat eraikitzea planteatu du diputatu jeltzaleak.
 
Emilio Olabarria jeltzaleak adierazi duenez, "kartzela hau ahalik azkarren ixtea justifikatzen duten hainbat gauza gertatzen ari dira Langraizen". "Espetxe horretan geroz eta preso gehiagok egiten du bere buruaz beste eta hainbat giltzapetuk arazo psikiatrikoak dituzte; datu hori ez da normala, zeren Estatu espainiarreko gainerako zentroetan ez baita halako tasarik gertatzen", gaineratu du.
 
Halaber, “HIESa eta C hepatitisa bezalako gaixotasun kutsakor asko daudela” ere salatu du, eta horrezaz gainera, “oso funtzionario gutxi daudela, eta preso larregi”, adierazi du. "Oso preso gutxi atera dira kartzela horretatik, zeren azken bi urteotan Espetxeetako zuzendariari arazoa aipatzen ari gatzaizkionetik 50 giltzapetu baino ez baitira beste kartzela batzuetara eroan", azaldu du diputatu jeltzaleak.
Gure Legebiltzar Taldea