Prentsa Aretoa
2006/03/29
Diputatuen Kongresuak, NaBai-ren ekimenari jarraiki, Iruñako harresiak birgaitzeko obrak amaitzeko agindu dio Gobernuari
Diputatuen Kongresuak Na-Bai taldeak aurkeztu duen legez besteko proposamena onetsi du eta horren bidez gobernu zentralari agindu zaio “ahalik eta arinen Iruñeko harresien birgaitze obrak amaitzeko beharrezko neurriak har ditzan”.
Uxue Barkos Nafarroa Bai-ren diputatuak Behe Ganberako Kultura Batzordean defendatu du ekimen hori eta adierazi du “Nafarroa Bai-ren legez besteko proposamenaren xedea ez dela bakarrik betetzeko geratzen diren obren lizitazioa, baizik eta Iparraldeko frontea gaindituta birgaikuntza lanak egitea, asko direlako erori diren harriak eta landaretza sustraitu delako harresiaren tarteetan eta hori guztia arduratzeko modukoa delako”. Horregatik Barkosek esan du “Nafarroa Bairen ardura bakarra ez dela Guadalupeko baluartearen lizitazioa, une hauetan arriskuan dagoen esparru osoa baizik”.
Na-Bairen ekimen honen onespenarekin gobernu zentralak harresien esparru horren zaharberrikuntza obra horiek amaitzeko beharrezko neurriak hartu behar ditu. Obra horien lehen fasea 2004ko maiatzean bukatu zen eta inbertsioa 2 milioi eurotik gorakoa izan zen.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10