Prentsa Aretoa
2006/04/18
Erkoreka: "Edozein mehatxuk prozesua hondatuko luke"
Josu Erkoreka EAJk Kongresuan duen bozeramaileak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernu zentralaren presidenteak ordu eta erdiko bilera izan dute gaur Moncloa Jauregian. Bi politikariak bat etorri dira "mehatxu edo estortsio txikienak" ETAk iragarritako su-eten iraunkorra baliogabetuko lukeela esatean, batzar ostean ordezkari jeltzaleak nabarmendu duenez.
Erkorekak bere alderdiaren babesa berretsi dio Exekutiboaren buruari ETAk iragarritako su-etenaren harira abiatu den prozesuan. "Nire talde parlamentarioaren eta bion izenean, diskrezioz eta leialtasunez laguntzeko prest gaudela esan diot", adierazi du bilera amaitutakoan. Elkarlan horrek "su-etena egiaztatzea" izango du lehen helburutzat.
Exekutiboak darabiltzan datuen arabera ETAk zenbait enpresari nafarri igorritako gutunak su-etena iragarri baino lehen bidalitakoak direla berretsi dio Zapaterok EAJren buruzagiari.
Exekutiboak darabiltzan datuen arabera ETAk zenbait enpresari nafarri igorritako gutunak su-etena iragarri baino lehen bidalitakoak direla berretsi dio Zapaterok EAJren buruzagiari.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10