Prentsa Aretoa
2006/04/22
Erkoreka: "Oraindik fase teknikoan gaudenean erabaki politikoak hartzea presazko erabakia litzateke"
Josu Erkoreka EAJren bozeramailea Kongresuan adierazi duenez su eten iraunkorra "benetakoa dela ematen du baina hala ere informazioa dutenek zorroztasun eta sendotasun gehiagorekin egiaztatu behar dute. Izan ere, oraindik fase teknikoan gaudenean erabaki politikoak hartzea presazko erabakia bailitzateke".
Erkorekak ETAren su eten iraunkorraren iragarpenetik hilabete bat pasa ondoren balorazio positiboa egin du baina gaineratu duenez "oraindik lehen fasean gaude eta eztabaida politikoari heltzea desegokia da".
"Ezin dugu espainiako Gobernuaren presidentearen denbora-kalkulua zalantzan jarri, izan ere, bera baita, azken finean, informazioa duena" azaldu du.
Erkorekaren ustez "su etena eta normalizazio politikoa bereiztu egin behar dira horrela inork ezin izango du erlazionatu edo harreman kausala eratu bata eta bestearen artean".
Buruzagi politikoarentzat "lehenik eta behin bakea finkatu egin behar da eta ondoren, prozesu politikoa martxan jarri behar da. Espainiako Gobernuaren presidenteak ere uste du bakearekin ez dela euskal gatazka konponduko, baizik eta mahaigaineratu dezagun atea irekitzen da".

Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10