Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/04/26

Beloki:“Marbellaren inguruan, gauza oro ez da baliozkoa ez eraginkorra".

Jose Ramon Belokiren hitzetan, herenegun Kongresuan izandako eztabaidan (IU-k plazaratutako mozioaren inguruan, zeinaren helburua garapen sostengarria, espekulaziotik at dagoen eraikuntza-enpresa eta ustelkeriaren aurkako borroka eraginkorra lortzea dena), “Marbellaren inguruan gertatutako eskandaluak pentsatzeko emateaz gain, horien gaineko ekintzak bideratzeko, zeintzuk ezin bidera daitezkeen edozein moduan eta edozertarako. Gauza oro ez da baliozko”.

rss Ezagutzera eman

Honetaz gain, Enrique Gil Calvok Estatuko komunikabide batean, hilabete honen 24an, argitaratutako iritzi artikuluan esandakoa (“Konstituzio Espainolaren moldapena egin behar da garai batean galdu zen hirigintzaren gaineko eskuduntza Estatuak berreskuratu dezan, esparru nazionaleko hirigintza koordinazio osoa berreskuratzeko”), kontutan izatekotan, arazoak konpontzeko bide arbitrario eta justifikatu ezinak diren ekintzen bitartez jokatu beharra aipatzen duen.

Ekintza sinboliko eta analisi orokorrekin ez dator bat, EAJko diputatu gipuzkoarra. Era berean, formazio zein politiko guztien gaineko ustelkeriaren susmoa zabaltzearen aurka agertzen da J.R. Beloki. Hitz borobilekin adierazten diren “hirigintza ustelkeriaren aurkako alderdi politiko guztien paktua”, “ustelkeriari aurre egiteko bide polizial, judizial eta zerga sistema zabalagoaren beharra” eta “hiritarren eskubideak bermatzea ustelkeriaren aurrean” bezalako adierazpenen aurka ere agertzen da diputatu jeltzaleak. Belokiren hitzetan “nire taldea, EAJ, betidanik egon da hirigintza ustelkeriaren aurkako ildoan, beraz bere buruari galdetzen dio non egon diren gaur egun arte, egun ezinbestekotzat jotzen duten lehen hitz borobilekin egindako aipamenak.

Belokiren hitzetan, “aurreikusitako gaitza zen Marbellan gertatutakoa, baina honek ez dio garrantzirik kentzen egindako bidegabekeriei”.

Bidegabekeri hauen egileak direnak direla, hauen aurkako jokabide irmo eta arduratsua beharrezkotzat jotzen du EAJ-ren diputatu gipuzkoarrak, hitz borobilak alde batera utzita.
Gure Legebiltzar Taldea