Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/04

Kongresuak EAEren hiru lurralde historikoen nomenklatura eztabaidatuko du, Euskal Taldeak proposatuz

Datorren asteartean eztabaidatuko da Diputatuen Kongresuan Euskal Taldeak aurkeztu duen Lege Proposamena, zeinen bidez EAEren lurraldeen izen ofizialak Araba eta Álava, Bizkaia eta Gipuzkoa izango baitira.

rss Ezagutzera eman
Euskararen Erabilera Arauzkotzeko azaroaren 24ko Oinarrizko Legean ezarririk dagoenaren arabera, foru organoek, beren beregi eratxikita dituzten eskumenen esparruan, lurraldeen nomenklatura ofiziala finkatzeko ahalmena dute, beti ere euskarazko, erromantzezko edo gaztelaniazko jatorrizko izena errespetatuz, hizkuntza bakoitzari doakion grafia akademikoaren eredura.

Bizkaiko Batzar Nagusiek 1986ko abenduan onetsi zutenez, ‘Bizkaia’ da Lurralde Historikoaren izen ofiziala. Bestalde, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Lurralde Historikoaren lekuizen ofiziala euskarazko ‘Gipuzkoa’ terminoa izango zela ezarri zuten. Halaber, 1989ko azaroan, Arabako Batzar Nagusiek Lurralde Historiko horren izen ofiziala Araba eta Álava izatea onetsi zuten.

“Hori guztia dela bide, Euskal Taldeak bidezkotzat jotzen du egungo grafia aldaraztea eta Ganbera honetan aurkeztu dugun Lege Proposamenean azaltzen denera moldatzea”, adierazi du Diputatuen Kongresuko talde jeltzaleak.
Gure Legebiltzar Taldea