Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/11

Margarita Uria:"Lagundutako ugalketarako tekniken aurreproiektua, zuzen eta errealista geratu da."


Gizartearen eta zientziaren eskaerekin bat datorren proiektu zuzena eta errealista, EAJk Talde sozialistarekin batera onetsi duen proiektua, Margarita Uria , Osasun Batzordearen bozeramailearen ustez.

rss Ezagutzera eman
Hala ere, hiru puntu garrantzitsu azpimarratzen ditu:

1. Kode Penaleko 161/1 artikuluan inolako moldapenak egin behar diren legeak suposatzen dituen aldaketak direla eta, klonazio terapeutikoaren gaiaren inguruan.
2. Sexu berdineko bikoteen errealitate legalari so eginez, senarraren onespenaren baldintzen egokitzea.
3. Itziar Alkorta Idiakezen doktrina ekarpenen ildoari jarraituz, obuluen dohaintzaren inguruko eztabaida sozialean sakondu beharra azpimarratzen da; honekin batera, EEE 2006/17 araudiaren direktibarekiko errespetua indartzea, zeinaren arabera zelula ugaltzaileek dohaintzen dituzten pertsonei egin behar zaien laborategi testen baldintzak ezartzea.

Lagundutako ugalketarako teknikek suposatu zuen zientzia aurrerakuntzak, 1982/35 legearekiko bateragarritasuna ezinezkoa egin zuen, nahiz eta bere garaian lege aurrerakoia izan. Zentzu horretan, PPren gobernuak ateratako 2003/45 legeak, era partzialean besterik ez zuen aldatu momentuan zegoen eskaria. Ikerkuntzarako helburuarekin, aurre-enbrioien erabilpena onartu zen, beti ere araudi berria onartua izan baino lehenago izoztutakoak baziren. Araudi berriak, baldintza gogorrak eta murritzak ezartzen zituen zentzu honetan (3 obozito ugalketa bakoitzeko, era honetan emakumearen osasuna bermatu nahiaz, prozesuaren arrakasta ematekotan). Araudi berriak ordea, ez zuen ondo azaltzen momentu horretatik aurrerako obulu izoztuekin zer egin behar zen.

Arazo honen aurrean, EAJko Euskal Legebiltzarkide taldeak lege proiektu berri bat aurkeztu du legealdi honetan, PSOE gobernuan dagoela, eta onartua izan da. Lege honekin, segurtasun handiagoa bermatzen da, efikaziaren hobetzearekin batera. Bestalde, era egokiagoan definitzen dira, nahiz eta ikuspuntu zentralista batetik eginda dauden, prozesu horien arduradunak hurrengo esparruetan: dohatzaileen erregistro nazionala, lagundutako ugalketa prozesuen zein hauen egikaritzaren erakunde arduradunen erregistroa, birsorpenerako medikuntza eta transplanterako erakunde nazionala.

Guren taldeak aurkeztutako emendakinek, nolabaiteko harrera ona izan zuten; ez ordea, eskuduntzekin zerikusia zuten emendakinak, nahiz eta Senatutik pasatu eta gero nolabaiteko hobekuntza izan zuten. Obuluen merkatu ireki bat ekiditzearren, emendakinak medio, EEE 2004/23 araudiaren direktiba barneratzea lortu dugu; honetaz gain, ildo berdinari jarraituz, europar parlamentuak onartutako erabakiari aipamen egitea ere bai. Era honetan, Espainiar Estaturako Ugaltzeko Turismoa ekiditzea du helburu, “todo incluido” eskaintzen duten Klinika Pribatu batzuk egiten duten moduan. Gai hau, EAJ-PNVko Euskal Taldeak soilik plazaratu zuen parlamentuan eta ganbara osoko onespena jaso zuen.
Gure Legebiltzar Taldea