Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/29

Erkoreka: "Normalizazioari heldu diezaion eskatuko diogu Zapaterori, ez ETAri egindako ordain gisa, baizik eta demokrazi ikasgai bezala"

Josu Erkoreka EAJren bozeramailea Kongresuan adierazi duenez, José Luis Rodríguez Zapatero Gobernuaren presidenteari eskatuko dio "normalizazio prozesuari heldu diezaion, ez ETAri egindako ordain gisa, baizik eta demokrazi ikasgai bezala". Hala ere, zehaztu duenez, "ez dugu inolako eperik ezarriko, ezta alderdien arteko mahaia eratzeko berehalako deialdirik eskatuko".

rss Ezagutzera eman
Erkoreka:

ARGAZKIA JAITSI

Erkorekak azaldu duenez "arraroa iruditzen zaigu, PP alderdiaren presioen eraginez, bake prozesua bezalako gai garrantzitsua Nazioen Egoerari buruzko Eztabaidara ez eramatea, hau da, eztabaida honen ardatz eta gai garrantzitsuena ez izatea".

Buruzagi jeltzaleak gogoratu duenez "horrela egin izan balitz Exekutiboari onura ekarriko lioke, izan ere, balantze ona erakutsi ahal izango luke". Azpimarratu duenez, "gai hau, alderdi popularraren presioak bideratuta, errefusatu ondoren, orain badirudi, PP izango dela berriz sartu egingo duena".
Gure Legebiltzar Taldea