Prentsa Aretoa
2006/05/31
Erkoreka: "Politika orokorreko eztabaidan ez dago bakea bezalako gaia baztertzerik"
Josu Erkoreka EAJren bozeramailea Kongresuan Estatuari buruzko Eztabaidaren bigarren egunean adierazi duenez "politika orokorreko eztabaidan, ez dago bakea bezalako gai bat baztertzerik".
Hitzaldi osoa
Ildo honetatik, azpimarratu du "gai garrantzitsuen inguruko berri emateak alderdiko mitinetan helaraztea ez dela zilegi" eta "bakea lortzeko egindako bestelako saiakerek ondorioztatu zituzten emaitza eskasek, kontutan hartzekoak direla, izan ere, askotan, badirudi egun ematen ari den prozesua aldez aurretik bizi izan dugula eta emaitza kaxkarrak lortu ditugula".
Euskal gatazkari dagokionez, bozeramaile jeltzaleak adierazi du "garai berri baten aurrean gaudela ezin uka daitekeela eta garai honetan, oinarrizko erronka bati aurre egin behar zaiola: euskal komunitate politikoaren birsortzea alegia".
"Urte askotan zehar euskal abertzaleoi indarkeriarik gabeko eszenatokian gauza guztiak posible zirela esan izan digute; definizioz, ez zegoen plantea ezina edo lortu ezina zen ezer. Ildo honetatik, armen erabileraren bukaerak, demokrazia eskuzabal eta mota guztietako aspirazio zein egitasmo politikoen bideratzea suposatzen zuela esan izan digute" gaineratu du Erkorekak. .
Amaitzeko, adierazi duenez "aginduak emateko eta promes egiteko garaiak amaitu dira. Orain, historikoa eta behin betikoa den akordioa lortzeko konpromisoa hartzeko garaia da. Akordio bat, zeinaren arabera euskaldunok gure etorkizuna erabakitzeko ahalmena izango dugu eta hau guztia, ez du izan behar ETAri ordaintzen zaion prezio politiko gisa baizik eta, ETAri eman behar zaion demokrazi lezio gisa".

Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10