Prentsa Aretoa
2006/06/05
ETAk eta Gobernuak "amaiera hitzartuta" dutela uste du Erkorekak
Josu Erkoreka EAJk Kongresuan duen bozeramaileak uste du Gobernu Zentralak eta ETAk gatazkaren amaiera hitzartuta dutela. Haren iritziz, ETA desagertzea eta ezker abertzalearen aukera politikoa legeztatzea izango lirateke bi aldeek adostutako neurrietako batzuk. "Bien bitartean, legez kanporatzea propaganda-tresna gisa erabiliko du Batasunak datozen urteko hauteskundeei begira", esan du.
Erkorekaren aburuz, "logikoa eta saihestezina" da prozesuaren une honetan protagonista nagusiak "Gobernu Zentrala eta ezker abertzalea" izatea. Dena dela, behin alderdien mahaia osatzen denean, alderdi guztiek zeregin eta protagonismo berbera izango dutela gaineratu du.
ETArekin elkarrizketa hasteko baimena eskatzeko bihar du "aukera ona" Kongresuan Jose Luis Rodrigez Zapatero Espainiako presidenteak, EAJren kidearen arabera. Ildo horretan, "oso larritzat" jo du Mariano Rajoy PPren presidenteak "Gobernu Zentralari bake-prozesuan babesik ez emateko eta harremanak hausteko" aukera agertu izana.
Rajoyk egindako adierazpenak "gehiegizkoak" direla esan du Erkorekak. Haren ustez, Alderdi Popularraren "barne tentsioen" ondorio izan daitezke buruzagi popularraren hitzak.

Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10