Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/07

Erkorekaren ustez aurkeztutako proposamenetatik bederatzi onartuak izana "uzta ona izan dugunaren" adierazle da

Kongresuan Euskal Taldearen bozeramaile eta bozeramaile laguntzaile diren, Josu Erkorekak eta Jose Ramon Belokik, hurrenez hurren, "uzta ontzat" hartu dute Diputatuen Kongresuan Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaidan, atzo lortu zituzten emaitza onak, hau da, aurkeztu zituzten 15 proposamenetatik bederatzi onartu ziren.

rss Ezagutzera eman
Erkorekaren ustez aurkeztutako proposamenetatik bederatzi onartuak izana

ARGAZKIA JAITSI

Onartu ziren proposamenen artean antxoaren arrantzaren itxierarena, Babcock-en egitasmo industriala bermatzeko neurrien eskakizuna edo eta Ertzaintzaren erretiro garaiaren aurrerapena daude.

Belokik azaldu duenez sei izan dira baztertu diren proposamenak, besteak beste, Guda Zibilean konfiskatuak izan ziren eta Salamancako Artxiboan dauden agiriak Eusko Jaurlaritzari itzultzea edo Nanclareseko kartzelaren itxiera eskatzen duena.

Buruzagi jeltzaleek beraien poztasuna adierazi dute eztabaidan beraien proposamenek lortu izan duten arrakastarengatik eta azpimarratu dutenez "segimendu tematsua" egingo dugu ekimen hauek "burutuak" izan daitezen.
Gure Legebiltzar Taldea