Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/22

Beloki: “Zuhurki itxaropentsu gaude, Energia Komisio Nazionala ,Gobernuak, Euskadin koka dezan”.

“Lehendakariak eskatu duen moduan, Energia Komisio Nazionala Euskadira lekualdatzearen atea zabaltzeko asmotan gaude” adierazi du José Ramón Beloki-k gaurko egunean, atzo eztabaidatutako interpelazioaren ondorioz aurkeztutako mozioa dela eta.Montilla ministroaren adierazpenak entzun eta gero, “Itxaropentsu gaude, zuhurki itxaropentsu” esan du Jose Ramón Belokik.

rss Ezagutzera eman
Diputatu gipuzkoarrak gaineratu zuen “Ziur ez dela erraza izango. Baina CNT-ren berriki Bartzelonara egindako lekualdaketak, argi utzi digu, gai honen gainean, inork zalantzak izan baldin baditu, honelako mugimenduek, erresistentzia politikoak eta beste modukoak izango dituztela.Honek, era berean, ez digu ahaztarazi behar ez dela posible benetako Estatu Autonomiko bat izan, administrazio zentrala era zentralizatuan antolatzen baldin bada.Eta Gobernuak ezin dezake ahaztu Kongresuan 2004.ko Urriaren 14-an aprobatutako mozioa, norabide berean mugitzera eskatzen zuena”.

Belokik aipatu zuenez, Montilla Ministroari entzun eta gero, “ ez dugu zertan Gobernu honetan itxaropena galdu behar, hainbat erakunde erregulatzaileen deszentralizazioaz hitzegiterakoan eta itxaron, Euskadin, Lehendakariak eskatu zuen bezala, Energia Komisio Nazionala koka dezan”
Gure Legebiltzar Taldea