Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/28

Azpiazu: “Euskadi eta Ekonomiarako Ministraritzaren arteko erlazio onak jarrai dezaten nahi dugu, nahiz eta Espainiako Bankuak Eusko Jaurlaritzari errekurtsua tartekatu izana”

Ekonomiako Batzordean, Euskal Legebiltzarkide taldeko bozeramailea den Pedro Azpiazuk, taldearen babes finkoa adierazi du, Espainiako Bankuko izendatu berri duten Gobernadoreari, kapaz eta esperientzia handiz jokatuko duelakoan. Izendapenaren independentziaren inguruan suertatu den gatazkaren eztabaidan sakondu gabe, izendatuaren izaera politikoa garrantzitsutzat hartzea baino, gaitasuna kontutan hartu behar dela adierazi du Azpiazu jaunak. Era horretan, izendapenak ganbararen osoko babesa izan behar duela gaineratu du.

rss Ezagutzera eman
EAJren Euskal Legebiltzarkideen taldearen eta Ekonomiako Ministroarekin egun dagoen erlazio ona azpimarratuz, Diputatu bizkaitarrak Espainiako Bankua eta Eusko Jaurlaritzaren arteko gatazka (Espainiako Bankuak tartekatu duen errekurtsoa dela eta, 20 urteko aurrezki kutxen gaineko ikuskaritza elkarrekin egin eta gero) gainditzeko ahalegina eskatu dio Solbes Ministroari; tartekatutako errekurtsoa ekintza politiko hutsa delakoan, orain arteko harreman onarekin amaitu nahia somatzen da ireki berri den auzia administratiboaren bitartez eta are gehiago eskuduntzen zapaltzea eta bideratutako elkarrekintza nahikoa izan ez dela salatzen denean.
Gure Legebiltzar Taldea