Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/09/14

Erkoreka: “ Zain gaude ea Solbes-ek zein planteamendu agertzen digun”

Gaurko egunean Ekonomia Ministroa eta PSOE-koekin duen bilera aurretik, EAJ-ren Kongresuko bozeramaileak, Josu Erkorekak, adierazi duenez, “ikusi beharra dago, zein planteamendu eta asmo erakusten duen Solbes-ek, Ekonomia Ministroak, gaurko bileran”.

rss Ezagutzera eman
Erkoreka-k aipatu duenez, “Euskal Autonomi Erkidegoan, inbertsioa sektore estrategikoetan kokatzea ezinbestekoa da, kontuan izanez, gainera, Euskadin jasotzen den inbertsioa Kupoa baino askoz gutxiago dela, Solbesen asmoen zain egongo gara”.
Euskadi Irratirako egindako adierazpenetan, Erkorekak gogoratu egin du, aurten Kupoa ezartzen duen formula matematikoa aldatzen dela, eta hori ere, Euskadirako, “oso garrantzitsua da, formula adostu eta gero, Euskadik ordaindu behar izango duena handiagoa edo txikiagoa izan, ondorioak asko aldatzen baitira”. Honen harian ere, “Kontzertu Ekonomikoa blindatzeko ahaleginak egiten dituen alderdi bakarra EAJ dela “, argi utzi du, "alderdi jeltzalea baita, Kontzertu Ekonomikoa babesten duena, Euskadirako lorpen onenak jasotzeko asmoz, Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoa aldatzen duen aurreproiekturako zuzenketak aurkeztu dituelako. "
Gure Legebiltzar Taldea