RTVE izan da, hainbat estatu erakunde legez, dituen hogeitamar urtetan, estatu eleanitzaz, ohartu ez dena, eta askoren ahotan, slogan erretorikoa baino ez dena. “Baina lotsagarriena, gerokoan ere ez jabetzea da” aitortu du José Ramón Beloki-k, ERC aurkeztutako mozioaren eztabaida (RTVE-en katalana matendu eta bultzatzeari buruzkoa) ixtean.

" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/09/28

Jose Ramón Beloki: “RTVE, Euskadin behintzat, ez da ohartu, estadu eleanitza deritzon horretaz.”



RTVE izan da, hainbat estatu erakunde legez, dituen hogeitamar urtetan, estatu eleanitzaz, ohartu ez dena, eta askoren ahotan, slogan erretorikoa baino ez dena. “Baina lotsagarriena, gerokoan ere ez jabetzea da” aitortu du José Ramón Beloki-k, ERC aurkeztutako mozioaren eztabaida (RTVE-en katalana matendu eta bultzatzeari buruzkoa) ixtean.

rss Ezagutzera eman


“RTVE-ren alde eleanitza lortzeko zituen eskaeretan eta Kataluniarako zehazki zituen eskaeretan geure bultzada du” esan zuen diputatu jeltzaleak , “ baian zintzotasunez ere esaten diot, itxaropenik gabe egiten dugula”.RTVE-k hogeitamar urtetan izan duen jarrera euskara guztiz ahaztearena izan da. RTVE erakunde handi eta garestiak dirua nonahi gastatu du, baina euskarari eman diona, apurrak baino ez dira izan”.
Diputatu jeltzaleak azpimarratu zuen “ RTVE-n gertatutakoa ez dela egoera isolatua, baizik eta guztiz kontrakoa, Estatu erakundetan politika linguistikekin egiten denaren barnean dagoela.”Espainiako Konstituzioak hitzaurretik, esaten duena esaten duela, edota Galizia, Katalunia edo Euskadiko estatutuek esaten dutena esaten dutela, geure Autonomi Erkidegoetan egin duguna egin dugula, Estatuko erakundeen jarrera kasurik ez egitearena izan da”.
Gure Legebiltzar Taldea