“Ikusita zure ministeritzak, alderdi ezberdinetan dituen beharrak, adibidez energia arloan, eta legealdi honi geratzen zaiona ikusita - hartu nahi dituen neurriak aurrera eramateko, hamabi hilabete -, ez zaigu nahikoa asmo eta proiektuetaz hitz egitea.Ez zaio denbora asko gelditzen eta beharrak asko dira.Alegia, egutegi zehatza behar dugu, eta talde honek, eskatuko dio.Zer noiz egingo duenaren egutegia” adierazi zion Belokik Industria Ministeritzari, Kongresuan, Industria batzordean egin zuen lehen agerraldian." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/10/04

Beloki:Lan egutegia nahi dugu eta Industrai Ministeritzak behetik gora eta ez goitik behera lan egin dezan”



“Ikusita zure ministeritzak, alderdi ezberdinetan dituen beharrak, adibidez energia arloan, eta legealdi honi geratzen zaiona ikusita - hartu nahi dituen neurriak aurrera eramateko, hamabi hilabete -, ez zaigu nahikoa asmo eta proiektuetaz hitz egitea.Ez zaio denbora asko gelditzen eta beharrak asko dira.Alegia, egutegi zehatza behar dugu, eta talde honek, eskatuko dio.Zer noiz egingo duenaren egutegia” adierazi zion Belokik Industria Ministeritzari, Kongresuan, Industria batzordean egin zuen lehen agerraldian.

rss Ezagutzera eman


EAJ-ren diputatuak, Ministroari eskatu zion “ alde batera utz itzazu azterketa makroekonomikoak, horretarako badago eta Solbes, eta bere Ministeritza.Bihurtu zaitez Industria, Merkataritza eta Turismoaren benetako Ministroan, enpresa, merkatari eta turismo arloan aurrera jo eta aberastasuna sortu nahi dutenen Ministroan. Entzun, zaindu, lagun itzazu,eta lehenik, izan zaitez haien bozeramaile, defendatzaile eta solaskidea.Eta zentzu berean, bat egin Autonomi eta herri erakundeekin, honen atzetik baitabiltza.Izan zaitez beraz, “behetik gora” eta goitik behera” lan egiten duen Ministroa.”
Gure Legebiltzar Taldea