Gobernu espainolari egiten zaion ohiko kontrolean, Margarita Uriak, Euskal Herriko herri batzuetan gertatutako lekuz kanpoko eta zirikatzaileak izan ziren maniobra militarren berriaren gainean gobernua ez egotea nahiago zuen, maniobra militarrak sortutako klima deserosoa dela eta." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/10/04

Uria: “Aurreko astean gertatutako maniobra militarrak, enfrentamenduen eragileak izan zirenak, lekuz kanpokoak eta zirikatzaileak izan ziren”



Gobernu espainolari egiten zaion ohiko kontrolean, Margarita Uriak, Euskal Herriko herri batzuetan gertatutako lekuz kanpoko eta zirikatzaileak izan ziren maniobra militarren berriaren gainean gobernua ez egotea nahiago zuen, maniobra militarrak sortutako klima deserosoa dela eta.

rss Ezagutzera eman


Diputatu jelzaleak argi utzi zuen, ejertzito espainolaren entrenamendurako, konplexutasun handiko orografia aukeratzeak aitzakiatzat hartzeak ez duela zertan tropa espainolak euskal lurraldeetara eraman behar halabeharrez; are gehiago, seguruasko Espainiako herri askotan arrera ona izango luketela, miresleak izateko punturaino, nork daki. Euskadin, ejertzito profesional baten erabilera atzerrian bake ekintzak bideratzeko ulergarria izan daiteke, baina euskal herrietan barrena egindakoak, indarraren adierazle besterik ez dira eta indarraren erakusketa horretan, “hemen gaude” keinu harroputz legez besterik ez dira ikusten, horrelako adierak Euskadin beharrezkoa ez den egoera bat sortuz.

Margarita Uriak, Udalek inolako berririk ez zutela gaineratu zuen, eta berritzat fax bat hartu badaiteke, horretan zehaztasun handiagoa beharko lukeela gaineratu zuen (hilaren 24tik 29a bitartean pasatuko omen zirela besterik ez baitzen aipatzen eta era horretan ezin zen inolako esparruen itxiera bideratu).

Luzea, gogorra eta zaila izango den bake prozesu baten barruan gaudela jakinda, prozesua aurrera joateko, indar politiko batzuk, nolabaiteko klima egokia bilatzen dugu; beste batzuek ordea, pasa den asteko ekintza militarrak medio besteak beste, liskarrak besterik ez dituzte lortzen eta inolako eragina lortu bazuten, euskal gizarteak mehatxu harroputza legez ikustea izan zen.
Gure Legebiltzar Taldea