Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/11/16

Erkoreka: “Ez gaude argitik urrun, ezta hurbil ere, bide-erdian, une zalantzagarrian baizik”

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak Telebilbaon egin dioten elkarrizketan esandakoaren arabera, “ez gaude argitik ez urrun ezta hurbil ere”, bake-prozesuari dagokionez, “bide-erdian, une zalantzagarrian baizik. Izan ere, tunela zeharkatzean beldurra une oro ageri da, bai hasieran bai amaieran, baina bidean aurrera edo atzera egiteko zalantzak sortzen dira”.

rss Ezagutzera eman
Erkoreka: “Ez gaude argitik urrun, ezta hurbil ere, bide-erdian, une zalantzagarrian baizik”

ARGAZKIA JAITSI

Alderdi jeltzalearen bozeramailearen ustez, itxaropena dagoen bitartean baikorrak izan behar gara, eta nik uste dut oraindik itxaropena badagoela. Gai hauek jorratzen dituztenez haraindi, eta, are gehiago, Zapaterok igortzen duen baikortasunaz haraindi, itxaropena dago, batik bat, XXI. mendeko Europan ETA bezalako talde terrorista bizirik irautea oso zaila delako”.

Amaitzeko, Erkorekak adierazi duenez, “ETAren kideak ere Europan halako okerkeriak egiten jarraitzeko ezintasun objektibo horretaz oso kontzienteak dira”.
Gure Legebiltzar Taldea