Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/11/29

Erkorekak eta Anasagastik Venezuelako hauteskundeen gardentasun eza salatu dute

Diputatuen Kongresuan gaur eginiko prentsaurrekoan, Erkorekak eta Anasagastik Venezuelako Gobernuaren erabakiarekin bat ez datozela adierazi dute CIU, PP eta CC alderdietako bozeramaileekin batera. Gobernu venezuelarrak ez du Gorte Nagusietako ordezkari talderik gonbidatu hauteskunde prozesuaren begirale izateko.

rss Ezagutzera eman
Erkorekaren arabera, “Chavezi ez zitzaion gustatu joan den urteko hauteskundeetan eginiko txostena, txosten kritikoa hura, alde ilun ugari salatzen zituena. Horren ondorioz, oraingoan ez du Gorte Nagusietako ordezkari talderik gonbidatu”. Erkorekak adierazi duen moduan, “hauteskunde prozesua susmagarria zen, eta orain susmo horiek erabateko ziurtasun sakon bihurtu dira. Venezuelako Gobernuak irregulartasun eta gabezia ugari dituenaren ziurtasuna, benetako demokrazia batek izan beharko ez lituzkeena”.

Bere aldetik, Iñaki Anasagasti senatariak Atzerri Ministerioaren lana salatu du, izan ere, “zehaztasun demokratikoa ziurtatuko zen, baina guztia ezerezean geratu da”. Senatari euskaldunak honakoa adierazi du: “Moratinosen erantzuna faltan bota da, Atzerri Ministerioaren aldetiko jarrera politiko handiagoa, hain zuzen”.
Gure Legebiltzar Taldea