Prentsa Aretoa
2006/12/19
Erkoreka: “PP-k, PSOE- koekin duen borrokan, tresna moduan erabil dezakeenean gogoratzen da Nafarroaz”.
Del Burgok aurkeztutako ekimenean, Erkorekak aipatu duenez “Nafarroa aldizka bakarrik agertzen da, soilik PP-ren estrategia orokorrari ondo datorkionean”. Erkorekaren ustez, “PP –ren interes orokorren menpe geratzen da Nafarroa”.
Kongresuko plenoan izandako eztabaidan, euskal taldeko bozeramaleak, PP-ko diputatuei, eta Del Burgori zehazki, “haiek soilik gogoratzen direla Nafarroaz, PSOE-ren kontrako tresna legez erabil dezaketenean” gogoratu die. Erkorekaren aburuz, “Nafarroa, beste gai askotan ahaztua geratzen da, popularren ahaztea bihurtzen da, eta adibide gisa, Estatuko Aurrekontu Orokorrak jarri ditu, Nafarroarentzat onak izan daitezkeen zuzenketa asko (inbertsioak adb.) indarrik gabe geratzen dira, popularrek, PSOE-ren kontra agertzeagatik, ez dituztelako sostengatzen”. Erkorekaren iritziz “Nafarroa tresneria legez erabiltzearen adibide argia da honako hau”.
Erkorekak, UPN-ren diputatuaren ekimena kontuan hartuz, PP-ko kideak, jeltzaleen hatzapar basatien beldur ez direla esan du, nahiz eta hori erakutsi nahi, baizik eta hauteskundeak galdu omen dituztenaren beldur dira.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10