Gaztela Leoneko estatutuaren berriztatzea aintzat hartzeko Kongresuko plenoan izandako eztabaidan, Aitor Estebanek egindako adierazpenean, Gaztelako gobernuak, Trebiñuko herritarrekin duen begirune falta salatu du.Estebanen aburuz, “Euskal Erkidego Autonomoan sartzeko, egin beharreko erreferenduma, ez da euskal jeltzaleen aldarrikapena, baizik eta, hango biztanleen aldarrikapena”.Honen harian, Gaztela Leoneko gobernuak herritarren eskaera oztopatzean, Gernikako estatutuaren 8.artikuluaren kontra jokatzen ari dela salatu du." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/04/18

Euskal Taldeak , Trebiñu eta Argantzuneko Udalen eskaerak defendatuko ditu Gaztela – Leoneko estatutuaren berriztatzearen pasabidean.

Gaztela Leoneko estatutuaren berriztatzea aintzat hartzeko Kongresuko plenoan izandako eztabaidan, Aitor Estebanek egindako adierazpenean, Gaztelako gobernuak, Trebiñuko herritarrekin duen begirune falta salatu du.Estebanen aburuz, “Euskal Erkidego Autonomoan sartzeko, egin beharreko erreferenduma, ez da euskal jeltzaleen aldarrikapena, baizik eta, hango biztanleen aldarrikapena”.Honen harian, Gaztela Leoneko gobernuak herritarren eskaera oztopatzean, Gernikako estatutuaren 8.artikuluaren kontra jokatzen ari dela salatu du.

rss Ezagutzera eman
Estebanek gogoratu du, herritarren eskaeren artean, aspektu linguistikoaren arloan kokatzen den bat dagoela, salatuz toki honetan alde linguistikoan dsikriminazioa ematen dela. Adibide gisa, Trebiñuko udalak aho betez hartutako erabakia aipatu zuen, bertan hezkuntza publikoan euskara ezartzen eskatzen da, eta Gaztela Leoneko gobernuak atzera bota du.
Gure Legebiltzar Taldea