Prentsa Aretoa
2007/07/04
ALDEren Udako Unibertsitatea: “Europako askotariko alderdi politiko liberal eta demokratak”
Europaren aldeko Demokraten eta Liberalen Itunaren Taldeak Udako lehen Unibertsitatea antolatu du Bruselako egoitzan, uztailaren 4an eta 5ean. Josu Ortuondo eurodiputatu jeltzalea talde horren partaide da.
“Askotariko alderdi politiko liberal eta demokratak” izeneko Europako Udako Unibertsitatea Europa osoko hainbat gazte liberal eta demokrata biltzen dituen ekitaldia da.
Europako Udako Unibertsitatearen lehen edizioaren helburuetako bat buruzagi politiko gazteak biltzen dituen ekitaldi bihurtzea da, eta Europako Alderdi Liberal, Demokrata eta Berritzailearen (ELDR) eta Europako Alderdi Demokrataren (PDE) arteko lankidetza sustatzea da. Europaren aldeko Demokraten eta Liberalen Itunak LYMECen (gazte liberalak) eta PDEko gazteen lankidetzarekin batera antolatu du ekimena eta Europako pentsamendu liberalaren eta demokrataren hainbat ikuspegi kontzentratzen ditu.
Udako unibertsitate horretan parte hartzen dutenen artean EGIko hiru ordezkari hauek daude: Miren Saratxaga, Irkus Ansotegi eta Izaskun Etxebarria. Xabier Ezeizabarrenak txostengile bezala parte hartuko du Europar Batasuneko Giza Eskubideen inguruko taldean.
Parte-hartzaileek eurodiputatuekin hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko aukera izango dute bi egunetan, esaterako: klima aldaketari, Europar Batasunari, Europar Batasunak munduan duen rolari, globalizazioari eta eleaniztasunari buruz.

Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10