Diputatuen Kongresuko EAJko bozeramaile Josu Erkorekaren hitzetan, PSOErekin 2008ko Estatuko aurrekontu orokorren inguruan lortutako akordioak, bikaina bere ustez, ez du PSE-EE «lotzen» Euskal Autonomia Erkidegoko kontuak babesteko. Izan ere, ez du «elkarrenganako konpromisorik».

" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/10/23

Erkorekak aurrekontuen akordioak ez duela PSE lotzen baieztatu du, hala ere, «sintonia hori» Euskadin ere islatuko da.

Diputatuen Kongresuko EAJko bozeramaile Josu Erkorekaren hitzetan, PSOErekin 2008ko Estatuko aurrekontu orokorren inguruan lortutako akordioak, bikaina bere ustez, ez du PSE-EE «lotzen» Euskal Autonomia Erkidegoko kontuak babesteko. Izan ere, ez du «elkarrenganako konpromisorik».

rss Ezagutzera eman
Hala eta guztiz ere, «sintonia horrek Euskadin ere bere isla» izango duelakoan dago.

Sabin Etxean, Pedro Azpiazu diputatu jeltzalearekin emandako prentsaurrekoan, Erkorekak ziurtatu du «negoziazio esparruak autonomoak dira, eta hortaz, talde bakoitzak alor guztietan negoziatzeko erabateko boterea du».

Hala, EAJko bozeramaileak Kongresuan azaldu du, joan den astelehenean sozialistekin lortutako akordioak -aurrekontuan 97 milioi euroko inbertsioak aurreikusten dituenak-, trukean ez duela nahitaezko elkarrenganako konpromisorik.

Bestalde, zera gaineratu du: «Beraz, akordioak ez ditu euskal sozialistak trukean Eusko Legebiltzarrean 2008ko Euskal Autonomia Erkidegoko kontuei babesa ematera konprometitzen. Dena den, «Estatuko aurrekontuen gainean Madrilen geuk lortutako sintonia» Euskadin lortzera bultzatu ditu.
Gure Legebiltzar Taldea