Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile Josu Erkorekak ziurtatu du EAJk oraindik ere ez duela botoa erabaki José Luis Rodríguez Zapateroren inbestidurarako. Edonola ere, Erkorekak jakinarazi du Zapaterok Espainiari buruzko panorama oso optimista, idilikoa eta paradisiakoa egin duela auzi ia guztietan. Hala, Estatu autonomikoaren errealitateari egindako ekarpen kaskarra leporatu dio Erkorekak Zapaterori." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/04/08

Erkorekak Estatu autonomikoari kontzesio kaskarrak egin izana leporatu dio Zapaterori.

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile Josu Erkorekak ziurtatu du EAJk oraindik ere ez duela botoa erabaki José Luis Rodríguez Zapateroren inbestidurarako. Edonola ere, Erkorekak jakinarazi du Zapaterok Espainiari buruzko panorama oso optimista, idilikoa eta paradisiakoa egin duela auzi ia guztietan. Hala, Estatu autonomikoaren errealitateari egindako ekarpen kaskarra leporatu dio Erkorekak Zapaterori.

rss Ezagutzera eman
Gobernuko presidente izateko hautagai sozialistak inbestidura hitzaldia eman ostean, Erkorekak Zapateroren proposamenak kritikatu ditu, Behe Ganberan emandako prentsaurrekoan. «Abstraktuak, generikoak eta zehaztugabeak» direla esan du Erkorekak proposamen horiek, eta auzi autonomikoari ez diola keinurik egin leporatu dio.

«Planteamendu asko eta asko Gobernuaren jardunean zentratuta daude, eta mekanismo bakar gisa konferentzia sektorialak edota presidenteenak baino ez ditu aurreikusten», esan du Erkorekak
Gure Legebiltzar Taldea