Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/01/10

Erkorekak Pastorri eskatu dio berehala amaiera ematea Renfek bidaiarien garraioan duen monopolioari

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Kongresuan erregistratu duen Ez Legezko Proposamenaren bidez, Gobernuari eta Ana Pastor buru den Sustapen Ministerioari eskatu nahi die, hilabeteko epean tren sektorearen erreforma egin dezatela Renfez besteko beste operadoreei linea orokorrei ibiltzeko aukera emateko xedez, gutxienez zerbitzu erregionaletan eta hurbileko garraioetan.

rss Ezagutzera eman
Josu Erkoreka EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

Ekimenaren testuan gogoratzen zenez Tren Sektorearen gaineko 2003ko legeak lehiakortasunera zabaldu zuen merkantzien garraio zerbitzua, eta “ izpiritu” bera gordetzen zuen bidaiarien garraiorako. Dena dela, bidaiarien kasuan “ teorian behintzat, aldi baterako  izango zen monopolioa mantendu da Renferen aldetik”.

"Orain aurkitzen garen testuinguru ekonomikoan, garrantzitsua da baliabideen kudeaketa ahal den onena izatea, eta sektorearen lehiakortasunak horretan lagun dezake” azaldu dute  legebiltzarkide jeltzaleek. Gogoratu dutenez, hurbileko tren zerbitzuari dagokionez, eskumen batzuk autonomien ardurapean utzi dira hainbat erkidegotan.

Horregatik, EAJ-PNVk  proposatu du hurbileko edo erregioko tren zerbitzuak ematen dituzten lineen azpiegiturak interes orokorreko saretik “kanpo” geratu ahal izatea eta “autonomi erkidegoaren ardurapean” jartzea.

Gure Legebiltzar Taldea