Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/02/10

Estebanek zehaztasun handiagoa eskatu dio Ana Matori, genero bortxakeriaren kontrako neurrietan

Aitor Esteban Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak onetsi egin du Ana Mato Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna arloko ministro andreak genero bortxakeria pairatzen duten emakumeei ematen zaien babesa hobetzeko hartu duen erabakia, baina neurri hauek eta horretarako erabiliko dituen baliabideak zehaztea eskatu dio. Emakumeen kontrako bortxakeria epaitzeko. “Epaitegiak gainezka daude eta babesa hobetzeko aurrekontu handiagoa behar da” azaldu du.

rss Ezagutzera eman

Emakume mehatxatuen areriorik handiena isiltasuna dela esan du, baina gogoratu du emakume asko daudela salaketa kentzen ez dutenak eta batzuetan babes protokoloetan parte hartzen dutela,baina “ hala eta guztiz ere erasoak eta erailak izaten direla”. Horregatik, Gobernuari eskatu dio  esandako protokolo horiek albait arinen hobe  ditzala. 

Lan arloko desorekaren inguruan, Aitor Estebanek esan du beharrezkoa dela enplegu arrakalaren eta emakumeen kontrako desoreken kontrako borroka egitea. Ministro andreari eskatu dio ordutegi zentzudunak, famili lanetako ardurakidetasuna, menpeko pertsonen zainketa, eta berdintasun sexualarekiko, gizarte talde homosexualekiko eta erlijio aniztasunarekiko errespetua azter ditzala.

Gure Legebiltzar Taldea