Prentsa Aretoa
2012/02/10
“EAJ-PNVk zuhurtasunez hartzen ditu Lan Merkatuaren ELDaren edukia zein moldea”
Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak eta Emilio Olabarria lan gaietako diputatuak gaur Sabin Etxean eskaini duten prentsa aurrekoan azpimarratu dutenez “Lan Merkatua Erreformatzeko Erret Lege Dekretua zuhurtasun handiz hartu dugu, bere edukia eta moldea kontuan harturik”. Erkorekak azpimarratu duenez “bereziki kezkatzen gaitu erreforma honek berarekin dakarren negoziaketa kolektiboaren zentralizazioa, enpresetako hitzarmen kolektiboak lehenesten baititu, estatuko hitzarmenak garatuta, eta hauek ezean, autonomikoak. EAJ-PNVk neurri hau gaitzesten duela erakutsi nahi du, negoziaketa kolektiboaren zentralizatzea suposatzen duelako”.
EAJ-PNVk emango duen bozkari dagokionez, buruzagi jeltzaleek zera azpimarratu dute “honakoa da erreforma sakona, zehatz-mehatz aztertu beharko diren ñabardura asko ditu, eta horiek negoziatzen saiatuko gara parlamentuan, batez ere negoziaketa kolektiboari dagozkionak”.
Erkorekak gaineratu duenez “Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du ondo ikusten Gobernuak lan erreforma hau Erret Lege Dekretu bidez onartzea, gizarte eragileen akordiorik eta legebiltzar eztabaidarik gabe; ondorioz, Gobernuari eta Alderdi Popularrari eskatzen diogu Lege Egitasmo gisa tramitatzea onartzea”.
Amaitzeko azpimarratu duenez “Enpleguaren sorkuntza ezin da lan erreforma hutsetik etorri. Gobernuak jakin badaki enplegua sustatzeko neurri berezia behar direla; ez soilik Espainiar Estatuan, baizik eta baita europar mailan ere, azken asteotan legebiltzar egoitzan adierazi izan dugun moduan. Zentzu honetan, EAJ-PNVk Mariano Rajoyri eskatu dio enplegua sortzeko planteamendu globala Europan sustatu eta babestea”.
Garzonen kontrako auzia gizartea justiziatik urruntzen du
EAJ-PNVren ustez, Garzon epailearen ibilbide judizialak beltzune asko izan ditu, baina mota honetako gai bategatik ezgaitua izatea gizartearengan haserrea sortarazi du. Kongresuko EAJ-PNV Euskal Taldearen bozeramaile den Josu Erkorekaren aburuz, Euskadin eskarmentu handia dugu Garzonen ibilbide judizialarekin eta, bereziki, zenbait sumarioetan izan dituen gehiegikeriekin.
“Baina, behin hau aitortuta, -gaineratu du Erkorekak- harrigarria egiten zaigu arrazoi hauengatik kondenatua izatea. Erabaki honek, gizartea justiziatik aldentzen du. Beti esaten dugu justizia herritik datorrela, baina badirudi epai hau ez dela justua eta ez duela bat egiten gizarteak eskatzen duenarekin”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10