Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/02/15

Euzko Abertzaleak taldeak lortu du Kongresuak Gobernuari GGEEen defentsarako neurri zehatzak eskatzea

Aitor Esteban Euzko Abertzaleak taldeko diputatua pozik agertu da Legebiltzar Talde Popularrarekin lortu den akordioaren bidez Ez Legezko Proposamena birformulatzea adostu delako “helburua izan da Gobernuaren aldetik giza eskubideen defentsaren aldeko konpromisoa lortzea”.

rss Ezagutzera eman
Aitor Esteban, EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak taldearen ekimena den Ez Legezko Proposamen honen bidez Gobernuari eskatzen zaio aurreko gobernuak 2008 urtean onartu zuen GIza Eskubideen eboluzioa eta emaitzak azter dezan eta  kanpo politikan gauzatuko diren neurri zehatzeko estrategia martxan jartzea Giza Eskubideak sustatzeko eta babesteko helburuarekin.

Estebanek adierazi duenez, amaierako testuak epe zehatzik aurreikusten ez dituen arren, zentzuduna litzateke Gobernuak neurri hauek urte betean garatzea “Eperik ez dago, baina Gobernuak hartu behar duen konpromiso hau ezin da sine die luzatu, eta legebiltzar taldeak izango gara neurriok epe egokietan garatuko direla zainduko dugunak”.

“Garrantzizkoa da berdintasunean eragitea, diskriminaziorik ezean, integrazioan, giza eskubideen bermean, kanpo zein barne esparruan; eta hau guztia era koordinatuan egin dadin, zentzu eta bultzada batez” defendatu du diputatu jeltzaleak.

Gure Legebiltzar Taldea