Prentsa Aretoa
2012/02/15
Erkorekak Rajoyri: “Premiazkoa da alokairu sistema berria, espainiar untzigintza sektorearen desagerpena ekiditeko”
Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileari, Mariano Rajoy Gobernu buruari iragarri dio espainiar untzigintza sektoreak bizi duen egoera ekonomiko latza. “Iragan urteko erdialdetik hona espainiar untzigintza sektorea ZIUn dago” iragarri du. “Oso ahulduta zegoen jada, Asiatik datorkion lehiagatik baina iazko erdialdetik hona azken zartada jaso du” tax lease izenekoa, Espainiar Estatuan itsasontziak eraikitzeko egon den alokairu finantzarioa bertan behera utzi izanagatik.
“Ordutik aurrera, ontzioletan ez da eskaririk sartzen, eta ez dago langileentzako lanik. Egoera dramatikoa da eta okerrera egin dezake berehalako neurriak hartu ezean” azpimarratu du Erkorekak.
Horregatik guztiagatik, Josu Erkorekak Gobernuari eskatu dio “Europar Batasunarekin albait arinen negozia dezala Europar Batzordearen baimena, sektore honetarako alokairu fiskalerako sistema berria ezartzeko, “orain arte erabili izan dena ordezkatzeko”; eta horrela, ontziolek “estuasunetik irteterik izan dezaten “ eta jarduera berehala berreskura dezaten.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10