Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/02/16

EAJ Finantza arloko Erreforman abstenitu da, De Guindosen aldetik eskumen autonomikoak errespetatzeko konpromisoa lortu ostean

Euzko Abertzaleak taldea abstenitu egin da Finantza Sektorearen saneamendurako Erret Lege Dekretua berresteko bozketan, Luis De Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroaren aldetik Euskadiko Autonomi Erkidegoak fundazio arloan dituen eskumenak errespetatzeko konpromiso publikoa lortu ondoren.

rss Ezagutzera eman
EAJ Finantza arloko Erreforman abstenitu da, De Guindosen aldetik eskumen autonomikoak errespetatzeko konpromisoa lortu ostean

ARGAZKIA JAITSI

Pedro Azpiazu Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ekonomikoak Ganberako Osoko Bilkuran aditzera eman duenez “guztiz ezinbestekoa“ zen ministroak gai hori argitzea, Erret Lege Dekretuaren testuaren hitzen arabera, fundazioen alorrean eskumen inbasioa gertatu ahal zela uler zitekeelako, eta Euskadiko Autonomi Erkidegoak eskumen esklusiboa du fundazioak bere jarduna Euskadin garatzen baldin badu.

Euzko Abertzaleak Gernikako Estatutuan fundazioen inguruan ezartzen den  oraingo eskumen eta erakunde markoa mantentzea lortu du. Ganberan eman den eztabaidan, Pedro Azpiazuk adierazi du bere taldea ados dagoela finantza sektorea saneatu beharra dagoela. Uste du erreforma hau norabide zuzenean doala, baina galdetu egin du nahikoa izango ote den.

Gure Legebiltzar Taldea