Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/02/22

Aitor Esteban: “Kongresuak bakea sustatu behar du, aldi berria ireki dela eta jokamoldeek aldatu beharra dutela jakinik”

Aitor Esteban Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak Ganberako eztabaidan defendatu du EAJ taldeak, Popularren Legebiltzar Taldeak eta Legebiltzar Talde Sozialistak adostutako zuzenketa. Bertan biltzen dira bakea eraikitzeko landu behar diren ideia nagusi biak; alde batetik aldi berria hasten dela aitortzea, eta bestetik ETAren disoluzioa eta biktimen ordaina.

rss Ezagutzera eman
Aitor Esteban: “Kongresuak bakea sustatu behar du, aldi berria ireki dela eta jokamoldeek aldatu beharra dutela jakinik”

ARGAZKIA JAITSI

Estebanek azaldu duenez “Ganbera honek eta beste ordezkaritza erakundeek bakea sustatzeko helburua izan behar dute, denbora berria zabaldu dela jakinik, eta jokamoldeek ere aldatu behar dutela kontuan harturik”. Gaineratu duenez “Hitzez hitz, hau ez litzateke gure testua izango”, baina baloratzen ditu  “abiapuntutzat hartzen dituen ideiak” bakea eraikitzeko lanean jarduteko.  “Euskal Gizarteak izugarri behar duen” bakea. 

UPyD alderdiak aurkeztu duen mozioaren inguruan, Aitor Estebanek Rosa Diezi egotzi dio bakea baino egunkarietako lehen orrialdeak bilatzen dituela; gaineratu duenez UPyDrena moduko ekimen hauek “desagertuta zeuden Amaiur eta Bildu portadetan jartzen dituzte”. “Elkar elikatzen duzue“ aurpegiratu dio .

Gure Legebiltzar Taldea