Prentsa Aretoa
2012/03/02
Azpiazu: “Rajoyren murrizketak onartezinak izango dira ikuspuntu politiko zein sozialetik ”
Pedro Azpiazuren ustetan Mariano Rajoyri “ez zaio %4,4ko defizitarekiko kontuak egitea baino beste erremediorik geratuko, Europak helburu hori beheratzea baimendu arte”. Honek suposatuko du “politika eta sozialki onartezinak izango diren murrizketak egitea” iragarri du Pedro Azpiazuk.
Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Kongresuko EAJ-PNV Legebiltzar taldearen bozeramaile ekonomikoak iragarri duenez, Espainiar Gobernuak 4000 milioi murriztu behar baditu “guraizeak langile publikoen poltsikoan sartu beharko dira halabeharrez, oraindik ere , nabarmen murriztu beharko dira beren soldatak” .
Gaineratu duenez Espainiar Gobernuak sarrerak eta gastuak aztertu beharko dituela. Azaldu duenez “ez da desiragarria” zergak igotzea, baina oraingo egoeran “Rajoyk ezin dezake esan BEZ zerga ez dela ukituko” “Beharrezko gertatzen baita hau berrikustea, zerbitzu publikoak mantentzeko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10