Prentsa Aretoa
2012/03/07
EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak lortu du Kongresuak Ugao Miraballesen AP-68aren zarata murrizteko neurriak hartzea
Arantza Tapia Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak Legebiltzar Talde Popularrarekin zuzenketa transakzionalaren inguruko akordioa adostu du, Diputatuen Kongresuan Ez Legezko Proposamena onartzerik izan dadin. Honen bidez, Gobernuari eskatzen zaio “zarata mapen bigarren fasearen eta jarduera planaren betepena” zaintzea, eta AP-68 a kudeatzen duen enpresak Bizkaiko Ugao Miraballes udalerriko bizilagunek pairatzen duten zarata murrizteko neurriak jartzea.
Arantza Tapiak gogoratu duenez, aurreko legegintzaldian, Euzko Abertzaleak taldeak hainbat ekimen aurkeztu zituen Zarataren gaineko Legea bete zedin, bereziki AP-68 errepideak Ugao-Miraballes udalerrian egiten duen ibilbideari dagokionez.
Tapiak gogoratu duenez, Ugao-Miraballes “herri txikia da, baina asko sufritzen du autobidea herrigunetik igarotzen delako”. Horregatik, ezinbesteko jotzen du enpresa emakidadunak legea betetzea eta zarata gomendagarria dena baino handiagoa bada, neurriak hartzea, besteak beste zarata txikitzeko panelak, Ugao-Miraballeseko biztanleen bizitza erosoagoa eta ez hain zaratatsua izan dadin”. “Ez dugu legearen betepena baino besterik exijitzen” argitu du Arantza Tapiak.
Bere hitz egitean, Tapiak exijitu du Zarataren inguruko 2003ko Legearen betepen zorrotza, aurreko legegintzaldiko Sustapen Ministerioak emaniko datuen arabera. Datuetan islatzen denez AP-68 errepideko ibilgailuak 5.000.000 izan ziren 2011an eta kopururik altuena 2007an eman zen, errepidetik 6.500.000 ibilgailu pasatu zirelako.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10