Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/03/08

EAJ-PNVk lortu du Rajoyren Gobernuak sahararren Giza Eskubideen defentsan aurrera egiteko konpromisoa hartzea

Diputatuen Kongresuko Kanpo Ekintza Batzordeak aho batez onartu du Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu duen Ez Legezko proposamena. Honen bidez, Mariano Rajoyren Gobernuari eskatzen zaio “beharrezko ekimen diplomatikoaren bidez, MINURSOren gaitasunen zabaltzea aktiboki bultzatzea, erakunde honek behatze mekanismoa izan dezan Mendebaldeko Saharan eta Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetan giza eskubideak errespetatzen direla gainbegiratzeko”.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk lortu du Rajoyren Gobernuak sahararren Giza Eskubideen defentsan aurrera egiteko konpromisoa hartzea

ARGAZKIA JAITSI

Josu Erkorekak azaldu duenez “ezinbestekoa da Nazio Batuek Mendebaldeko Sahararen inguruko planean, giza eskubideen gaineko kapitulua sartzea”. Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak defendatu duenez  Mendebaldeko Sahararen gatazkari behin betiko eta bidezko konponbidea emateko akordioa ikusi arte “beharrezkoa izango da trantsiziozko jo dezakegun fase hau gizabidetsuago egiteko neurriak hartzea”.

“Saharar herriari autodeterminazio aitortzarik eman ez eta gatazka konpondu gabe geratzea, berez da giza eskubideen urratze ageria, baina giza eskubide batzuen urratzeak ekiditerik ezak ezin gaitu eraman lehengoak bezain larri eta kezkagarriak diren beste giza eskubideei zor zaien errespetua ez zaintzera” azpimarratu du Erkorekak.

Gure Legebiltzar Taldea