Prentsa Aretoa
2012/03/13
Erkorekak ez du abantailarik ikusten Eurotaldeak espainiar defizita %5,3an uztearekin egin duen lagapenean
Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak ez du “ezberdintasun edo abantailarik” antzematen Eurotaldeak Espainiar Estatuari 2012ko defizita %5,3an uzteko egin dion lagapenean.
Erkorekaren esanetan “Europar Batasunak Espainiar Estatuari eskatu dio hiru maila bi urratsetan igo ditzala, eta hori ez da aldatu. Berdin jarraitzen du eta nik ez dut ezberdintasun handirik ikusten lehen urratsarekin bi maila igo behar izatea ala alderantziz, abiapuntua eta amaierakoa berdin berdinak direlako, eta ahalegin global bera beharko delako”. Horrela argitu du Espainiak edozein kasutan bete beharko duela 2013an defizita %3tan ezartzearena.
Autonomi Erkidegoen eta toki erakundeen konpromisoei dagokienez, Erkorekak zera baieztatu du “agerikoa da helburu berria maila administratibo guztietako defizitean islatu beharko dela” eta azpimarratu duenez zenbakiak aldatu diren arren ahalegin globala ber-bera izango da 2013 urtera begira “ Gobernuaren helburua hurrengo urteko defizitaren inguruko beste gerra planteatzea ez bada behintzat”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10