Prentsa Aretoa
2012/03/14
Azpiazuk salatu duenez Gobernuak ez ditu Euskadi eta Nafarroa errespetatu, defiziterako helburua negoziatu ez duelako
Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak abstentzioa eman du aurrekontuen egonkortasun eta gastuaren mugapen helburua bozkatzeko orduan, Espainiar Gobernuak Euskal Autonomi Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren berezitasuna errespetatu ez duelakoan. Pedro Azpiazu Euzko Abertzaleak taldean ekonomia gaietarako bozeramaileak salatu duenez Espainiar Gobernua “Kontzertuaren Batzorde Mistoaz ahaztu da, hau da, EAEren kasuan defizita adostu behar den organua”.
Azpiazuk Montoro ministroari eskatu dio “praktikan jar dezala forutasunaren gainean duen sentiberatasuna. Demokrazian, garrantzizkoak dira itxurak eta gai hau Eusko Jaurlaritzarekin adostea ezinbestekoa da gure taldearentzat”.
Halaber “legez kanpoko eta politikoki arduragabe” jo du Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailburua Zerga eta Finantza Politika Kontseiluaren bileretara joan izana “ezin baita joan defizit publikoaren inguruko konpromisoaz adostera”.
“Kontzertuaren Batzorde Mistoak izenpetutako akordioa falta da, eta horretatik irakurketa egin daiteke: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Euskadiko udalak ez daude, bozkatzen ari garen defizit publikoaren mende”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10