Prentsa Aretoa
2012/03/16
Euzko Abertzaleak taldeak Kongresuan defendatu du Atlantikoko trenbide ardatza bultzatzea
Arantxa Tapia Kongresuko Euzko Abertzaleak taldean azpiegitura gaietarako bozeramaileak Gobernu zentralari eskatu dio ardatz Atlantikoko trenbidea egiteko inbertsioak bultzatzea. Tapiak espainiar exekutiboari eskatu dio ez dezala esklusiboki Mediterraneoko ardatza lehenetsi, eta ardatz biak- Atlantikoa eta Mediterraneoa “berdintasun egoeran” egon daitezen, eta denbora eta era egokian gara daitezela.
“Mediterraneoko ardatza lehenetsi beharrekotzat jotzea baztertzailea litzateke” eta ardatz atlantikorako kaltegarria, iragarri du Tapiak. “Ardatz Atlantikoa maila berean bultzatu beharra dugu, eta defendatu egingo dugu ez bakarrik Euskadiko ekonomia eta garapenerako onuragarria izango delako, baizik eta Espainiar eta Frantziar estatuentzako ere onuragarria delako” arrazoitu du Arantxa Tapiak. Azpimarratu duenez, Mediterraneoko ardatzak Espainiar estatua Italiarekin lotzen duen moduan, Atlantikoak Frantzia eta Alemaniarekin egiten du.
Tapiak agerian utzi nahi izan du trenbide garraioan inbertitzeko beharra dagoela, eta azpiegitura garatzen jarraitu beharra dagoela “momentu honetan dagoen egoeratik harago”. Azpimarratu duenez, trenbide azpiegiturak bide azpiegiturekin, portuekin eta aireportuekin osatu behar direla lehiakortasun handiagoa izate aldera.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10