Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/03/26

Erkoreka: "Orain ikusiko da Rajoyren Gobernuaren benetako aurpegia”

Josu Erkorekak uste du, orain, Andaluzia eta Asturiasko hauteskundeak igarota ezagutuko dugula Rajoy-ren murrizketa asmoen gordintasuna, Ministro Kontseiluak ostiralean aurrekontu proiektu aurkeztean.

rss Ezagutzera eman
Josu Erkoreka Onda Vascan

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuan EAJ-PNV Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak iragarri duenez, aurrekontuen onarpenarekin , Andaluziako hauteskundeen ondorengo aldi honetan ikusiko dela Rajoyren Gobernuaren “ benetako aurpegia”. Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan azpimarratu du gizarteak une honetan pairatuko duela Rajoyren neurriek eragindako “egiazko mina”, ostiralean bertan Ministroen Kontseiluak onartuko duen kontu publikoen egokitzapena ezagutzen denean. Erkorekak azaldu du ezagutu egin dugula jada lan erreforma eta lehen murrizketen bilduma, baina “ Andaluzia eta Asturiasko hauteskundeen zain egon dira, ondoren aurrekontuak aurkezteko  “ horren azpian zeozer ezkutatzen dutelako”.

Ostegunerako deitu den greba orokorraren inguruan, Behe Ganberako bozeramaileak uste du gelditzeak ez diola Gobernuari atzera pausurik  ematea eragingo. Gobernua prest dago zerbait modifikatzeko, baina ez lege egitasmoaren norabidea aldatzeko” gaineratu du.

Bestetik ere, Josu Erkoreka beldur da Rajoyk “ ez ote duen krisia aprobetxatu nahi, erregimen autonomikoan berdinketa inposatzeko” Baketze politikari dagokionez, Ekorekak espero du Alderdi Popularra eboluzionatzea “ egin egin beharko du, nik uste dut eboluzionatuko dela, baina denbora eman behar zaio”.

Euzko Abertzaleak Kongresuan duen bozeramaileak gogoratu duenez, PP alderdia “ ontzi handia da, oso geldo maniobratzen duena, eta bere loturak era lastak ditu”. Hala eta guztiz ere, Erkorekak uste du PP prest dagoela eta oraindik baketze inguruan egin behar duen politikaz hausnartzen ari dela.

Gure Legebiltzar Taldea